Gospel doinuak gaur Elizako Aretoan

plaentxia_com 2013ko urt. 3a, 13:41

“The Lord” musika taldeak gospel kontzertua eskainiko du gaur, 19:30ean Elizako Aretoan (kaperan). Sarrera doakoa izango da.

 

 

 

 

 

 

Ainhoa Egigurenen ahotsa eta Iñaki Migelen piano doinuak izango dira gaurko emanaldiko protagonistak. Gospel munduan oso ezagunak diren abeslarien kantak errezitatuko dituzte, Mahalia Jacksonena, Clara Ward-ena edota Marion Williams-ena esaterako. Kutsu erlijiosoa duten abesti motelak, erritmo azkarreko kantekin tartekatuko dituzte eta aipatu dutenez ikusleak emanaldiko protagonistak bihurtuko dira. Emanaldia, arratsaldeko 19:30ean hasiko da. Sarrera doakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.