Pintxo solidarioak salduko dituzte gaur

plaentxia_com 2012ko abe. 20a, 15:08

“Urik gabe ez dago bizitzerik” lemapean, Haitiko Lavenneau - Jacmel herrialdea laguntzeko kanpaina berria abiatu nahi du Soraluzeko Misio Taldeak. Hain zuzen, aipatu herrialdeko ur bideratze lanak egin ahal izateko dirua batzeko ekimenak antolatuko dituzte datozen hilabeteotan. Gaur, Santu Tomas eguna aitzakia hartuta, txistorra eta tortilla pintxoak jarriko dira salgai, 19:00etatik 21:00ra kontzejupean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.