2012ko udaberrian Estatuko Abokatuak Soraluzeko Udalari 39/1981eko legeak xedatutakoa betetzea eskatu zion: hau da, Espainiako bandera udaletxearen kanpoaldean eta pleno aretoan jartzea. Gobernu taldeak, sententzia horrekin ados egon ez denez, hilabete hauetan ez du eskatutakoa bete, baina momentu honetan sententziak dioena derrigorrez bete beharra dago, bete ezean udalaren aurkako neurri zorrotzak aplika daitezkeelako.
Ez da inondik inora erabaki xamurra, tripak astintzen dizkigula onartu beharra daukagu. Gure partetik herritarrei esan nahi diegu ahaleginak egingo ditugula legeak uzten dituen zirrikituak baliatuz inposaketaren aurka eta gurea den ikurrinaren alde egiteko.
Gobernu Taldeak inposizio horren aurkako jarrera adierazi nahi du, eta horrela, astearte honetan, abenduak 18, arratsaldeko 19tan ekitaldia egingo du Plaza Berrian. Ekitaldi horretan Espainiako bandera jartzeko inposizioa salatu eta gurearen defentsa egingo duen adierazpena irakurriko da.
Udalak herritarrak animatu nahi ditu derrigorrez betebeharreko sententzia horren aurka beraien jarrera adieraztera. Bai astearteko ekitaldian parte hartuz bai eta bakoitzak bere etxeko balkoi eta leihoetan ikurriña eskegiz. Esan asteartetik aurrera udaletxean egongo dirala ikurrinak salgai 3 eurotan.