LABURPENA: Xabi (Gorka Otxoa) Bartzelonan bizi da
neskalagunarekin (Barbara Goenaga). Egun batean, Maria (Sara Cózar),
bere adiskide bat, hilzorian dagoela eta berarekin maiteminduta dagoela
esaten diote. Orduan, Xabik erabakitzen du Mariari maite duela esatea,
bere lagunaren azken egunak gozoagoak izan daitezen. Baina kontua da
ezusteko albiste horri esker Mariak ustekabean sendatzea lortzen duela
eta Xabirekin harreman formala izan nahi duela. Medikuek Xabiri esan
diote edozein albiste txar hilgarria izan daitekeela Mariarentzat, eta,
orduan, harekin maiteminduta dagoen itxurak egiten jarraitzea
erabakitzen du.