GAZTE ASANBLADAREN MEZUA
Konturatu gabe aurten ere iritsi zaigu hamabostaldi kulturala gaztetxera. Badira 18 bat urte gabonei beste zentzu bat eman nahian hamabostaldixa antolatzen hasi ginEla. Aurten gainera, azken urteetan ez bezela, 15 egunetara mugatu dugu hasierako ohiturari jarraituz, abenduaren 22tik hasita urtarrilaren 6ra bitartean hainbat ekimen antolatuz ahalik eta eskaintza kultural zabalena eskaintzeko.
Abenduaren 22an Tattoo circusen eskutik jaialdia izango dugu.
Hurrengo egunetan herriko jendearen eskutik emandako hainbat ikastaro antolatu ditugu jendearen parte hartzea lortu nahian. “pilates metodoaren sarrera”, ”burutik gorputzera”, autodefentsa eta hip-hop dantza ikastaroak eskeiniz gai desberdinak landu nahi izan ditugu gainera.
Abenduaren 28an berriz azken ostiralero bezala tripa festa ere eukiko dou.
Umeengan ere jarri dugu arreta, abenduaren 26an herriko gaztetxoenentzat ”hain anitza, hain ederra” ipuin kontalariaren bitartez, eta urtarrilaren 5ean eskolako frontoian Kukumixorekin elkar lanean, umeentzat eskalada ikastaroa (10urtetik gorakoentzat), txapa tailerra ta herri jolasak izango direlarik.
Gabon zahar eta eguberri gabean gaztetxeko barra zabalduko dugu eta gainera hurrengo eguneko biharamuna kentzeko bi pelikula eskainiko ditugu, El pico eta Perros callejeros, txokolate beroz lagunduta.
Bi dokumental ere eskeiniko ditugu La luna en ti (hilerokoaren ingurukoa) eta Tximeletak etengabeko metamorfosia (Euskal Herriko gazte borrokaren ingurukoa) azken hau aurkezpenaz lagundurik.
Azken urteetako ohiturari jarraituz, herriko gazteen sormena ikusgai izango da urtarrilaren 3tik aurrera egongo den argazki erakusketan. Gainera iazko arrakasta ikusita, aurten ere bertso afari-meriendaz gozatzeko aukera izango dugu Miren Amuriza eta Oihana bartra bertsolarien eskutik
Bukatzeko urtarrilaren 6an mural-margoketa izango dugu arratsaldeko 15:30etatik aurrera.
Ekintza guztiak dohainik izango dira animo eta parte hartu!!!!!!
{mosimage}