Nekazari gazteen I. Topaketa egingo da zapatuan

plaentxia_com 2012ko abe. 12a, 15:43

Nekazal eremuan lanean diharduten Debabarrenako nekazari gazteek elkar ezagutzeko aukera izan zuten atzo. Zapatuan, Deba bailarako nekazariak ez ezik, Euskal Herri osotik etorritakoak ere batuko dira Soraluzeko gaztetxean. Hemen egitaraua!

Lurrarekin kontaktuan eta lurretik bizi nahi duen gazte talde batek antolatu du aipatutako topaketa. Asmo nagusia, Euskal Herri mailako nekazari gazteak batu, beraien arteko elkar ezagutza bultzatu eta esperientziak partekatzeko gunea eskaintzea da.  

Egitaraua:

10:00etatik 14:00ra bitartean, ESPERIENTZIA TRUKAKETA Soraluzeko gaztetxean

14:30ean BAZKARIA (Izena ematea: baserriabizirik@euskalerria.org helbidean)

Ondoren, Debabarrenako BAKARLARIEN EMANALDIA

 

Deba bailarako nekazaritza ereduak berbetagai

{mosimage}Elgoibarko, Debako, Itziarko, Soraluzeko eta Eibarko nekazari gazteek euren esperientziak partekatzeko aukera izan zuten atzo, Eibarko gaztetxean burutu zen mahainguruan. Abeltzainak, gaztagileak, erlezainak, nekazariak, kaletarrak, hasiberriak… bakoitzak berea kontatuz, nekazaritza eredu ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten denek. Arazo komunak plazaratu zituzten. Abeltzainak esaterako, pentsuaren garestitzeaz aritu ziren eta nekazariak, nekazaritza politikek ezarritako sanitateko baldintza zorrotzak izan zituzten hizpide. Elikaduraren burujabetzan sinisten dute eta traba guztien gainetik “ilusioz” heldu nahi diote etorkizunari. Argi dute gainera, auzolana eta proiektuen bategitea direla, nekazaritza eredu berriaren giltzarriak.

 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}