{mosimage}Elikaduraren kontrola berreskuratzeko beharrak bultzatu zuen Bidetxior Kontsumo Elkartearen sorrera iazko ekainean. Ordutik, sasoian sasoiko barazkiak, ogia, marmelada, arrautzak, txerriki eta garagardoa dira salmenta zuzenaren bitartez, taldean kontsumitzen dituzten elikagaiak. Guztiak, herrian ekoiztutakoak eta biologikoak.
Kontsumo taldea zer den eta zehazki, Bidetxiorrek zein oinarri dituen herritarrei aditzera emateko asmoz, aurkezpen ekitaldia egingo dute bihar, 19:00etan Zinean. Aipatu ekitaldian elikadura burujabetza lantzen duen “Soberania alimentaria” bideo-emanaldia proiektatuko dute eta aurreratu dutenez, taldeko ekoizleen ekarpenetatik egindako pintxoak dastatzeko aukera egongo da.