Umorezko bakarrizketa saioa gaur Zinean

plaentxia_com 2012ko abe. 5a, 13:22

“Euskalduna naiz eta arraro nago” bakarrizketa saioa taularatuko dute gaur Barry Manley-ek “Barry Barrez” eta Aitor Txarterinak “Baltziskueta”. Euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioez arituko dira bi antzezleak. Saioa 22:15ean hasiko da, Zinean. Sarrera doakoa.

 

 

 

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira udalak antolatutako emanaldia da gaur gabean Zinean taularatuko dena. Barry Manley-ek eta Aitor Txanterinak euskaldun berri biren bizipenak taularatuko dituzte, hiruna bakarrizketa saiotan. Manley, irlandarra, euskara ikasteko prozesuaz arituko da eta Txanterinak Iruñean euskalduntasuna nola bizi duen kontatuko du. Umorea oinarri, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioez arituko dira bi antzezleak. Euskaraz bizitzearen esperientzia kontatuko dute, hain zuzen, ordu beteko saioan.

Emanaldia gabeko 22:15ean hasiko da, Zinean. Sarrera doakoa.