Carlos de Cos-ek irabazi du Kontrargiren XXIV. Argazki Rallya

plaentxia_com 2012ko abe. 4a, 18:25

Bigarren saria Aitziber Mayok jaso du eta hirugarrena, Fernando Oregik. 21 lagunek hartu dute parte aurtengo edizioan. Irudian: Carlos de Cos-en argazkia

 

 

 

{mosimage}Azaroaren 18an Kontrargi Argazki Kolektiboak urtero antolatzen duen Argazki Rallya burutu zuen Soraluzen. Eguraldi txarrak ez zituen parte hartzaileak kikildu eta Soraluzeko argazkilariez gain, Zumaiatik, Urretxutik, Azpeititik, Azkoititik eta Bergaratik etorritako hogeita bat argazkilarik hartu zuten parte. Gazte mailan hiru argazkilari lehiatu ziren, helduetan hamazortzi. Parte hartzaileek, sei gai erretratatu behar izan zituzten: zubia, giza gorpuen atzealdea, begetalak, arkupea, autorretratua eta gai librea. Irudian, Aitziber Mayok (2. saria) aurkeztutako zubiaren argazkia.

Soraluzetarren argazkiak sarituak

Azaroaren 30ean batu zen Jose Luis Feok, Roberto Madariagak eta Alejandro Berriozabalek osatutako epaimahaia eta aho batez Carlos de Cos-i lehen saria ematea erabaki zuten. Aitziber Mayori eman diote bigarrena eta Fernando Oregiri hirugarrena. Herriko onena Mikel Valero izendatu dute eta gazte saria, Jon Zengotita azkoitiarrarentzat izan da.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 15ean burutuko da, eguerdiko 13:00etan kiroldegiko erakusketa aretoan.

{mosimage}Fernando Oregik (3. saria) aurkeztutako autorretratu argazkia.