Bahibi´s antzerki taldearen “No es facil” Zinean

plaentxia_com 2012ko aza. 29a, 15:38

Gaueko 22:15ean hasiko da antzezlana, Zinean. Gaurko emanaldiak itxiko du emakumeen aurkako indarkeria salatzeko Emakumeen Topaguneak eta Udaleko Parekidetasun Sailak antolatu duten egitaraua. Sarrera doakoa.


Behibi´s antzerki taldeak, “No es fácil” helduentzako antzezlana taularatuko du gaur 22:15ean, Zinean. “Emakume modernoa” izateak dituen gabezi eta zailtasun sozialak umore ukituarekin taularatzeko helburua du gaurko emanaldiak. Sarrera doakoa izango da.

Hemen aurrerapen txiki bat:

 

 

 

Eskaintza begetarianoa gaztetxean

Iluntzeko 20:30etik aurrera sasoiko produktuez osatutako plater begetarianoak eskainiko dituzte gaur herriko gune autogestionatuan.

Menua: Seitana saltsan, falafela pita ogian, barazkiak tenpuran, artatxiki eta dilista kroketak, arroz integralarekin eginiko plater konbinatuak, saltsa ezberdin ugariz lagunduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.