David Rascon 294. sailkatu da Donostiako maratoian

plaentxia_com 2012ko aza. 27a, 16:15
2.614 atletek lortu zuten domekan jokatutako Donostiako maratoia amaitzea, tartean David Rascon eta Iñaki Arrondo soraluzetarrek. Rasconek 2:57:25 segundotan egin zituen 42 kilometroak, lehenengotik 34 minutura helmugaratuta. Arrondok 1336. postuan bukatu zuen froga. Ikusi asteburuko emaitzak!

 

Asier Cuevas korrikalariak irabazi zuen gizonezkoetan domekan jokatutako Donostiako maratoiaren 35. edizioa. Eibartarra 2 ordu, 23 minutu eta 23 segundoko denboran helmugaratu zen. Yolanda Gutierrez galiziarra izan zen emakumezkoetan onena, 2:45:43 segundoan helmugaratuta. Guztira 2.614 antxintxikarik lortu zuten 42 kilometro neurtzen dituen froga bukatzea, tartean bi soraluzetarrek. David Rasconek 2:57:25 segundoan egin zituen frogako 42 kilometroak. Iñaki Arrondo 1.337.na sailkatu zen, 3:29:25 segundoko denbora eginda.

Ikusi Rascon helmugaratu zeneko bideoa!

 
 

Jubenilak 8-2 indartsu batez garaitu du Bergara

Sorako jubenilek eta kadeteek soilik lortu dituzte garaipenak azken jardunaldian. Erregional Preferenteak bana berdindu du Lazkaoren aurka eta Erregionalek eta Infantilek ez dute punturik eskuratzetik izan. 

ERREGIONAL PREFERENTEAK berdinketarekin joan ziren Lazkaotarren kontrako partidutik (1-1). Idiazabal izango dute aurkari datorren asteburuan. Puntuak gehitu nahi baditu irabaztea komeni zaio Preferenteari eta dirudi nahiko erraz izango duela, Idiazabal azkena baita sailkapenean, 5 puntu batuta. Sorakoek 14 puntu dituzte, bederatzigarrenak dira zerrendan.

 

Pos.   Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  EA  AT  KT 
1   ANTZUOLA K.E. 20   10   6   2   2   0   19   8  
2   GETARIAKO KETA F.T. 18   10   5   3   2   0   19   10  
3   ANAITASUNA C.D. "B" 18   10   5   3   2   0   15   10  
4   AMAIKAK BAT K.E. 18   10   5   3   2   0   21   18  
5   BEASAIN S.D. 17   10   5   2   3   0   14   11  
6   MUTRIKU F.T. 16   10   4   4   2   0   10   8  
7   LAZKAO K.E. 15   10   3   6   1   0   10   9  
8   ORDIZIA K.E. 14   10   4   2   4   0   20   14  
9   SORALUZE C.F. 14   10   3   5   2   0   11   9  
10   ZESTOA K.B. 12   10   3   3   4   0   12   15  
11   SBB MUTRIKUARRAK 12   10   3   3   4   0   14   18  
12   ZUMAIAKO F.T. 11   10   2   5   3   0   16   20  
13   EIBARTARRAK F.T. 10   10   2   4   4   0   16   19  
14   ELGOIBAR C.D. 7   10   1   4   5   0   13   21  
15   ILINTXA S.D. 6   10   1   3   6   0   16   21  
16   IDIAZABAL K.E. 5   10   1   2   7   0   10   25

 

ERREGIONALEK askogatik galdu zuten Aretxabaletaren aurka (1-5). Euren alde esan, taldeko lehena dela Aretxabaleta. Hurrengo neurketa Ikasberriren aurka izango dute, 10 puntu dituzte azpeitiarrek, Sorako Erregionalek beste, beraz lehia estua izan daiteke datorren asteburukoa.

 

Pos.   Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  EA  AT  KT 
1   ARETXABALETA K.E. UDA "B" 24   9   8   0   1   0   23   5  
2   URKI C.D. 19   9   6   1   2   0   22   12  
3   IKASBERRI K.E. "B" 10   9   3   1   5   0   12   15  
4   SORALUZE C.F. "B" 10   9   2   4   3   0   16   18  
5   EIBARTARRAK F.T. "B" 7   8   1   4   3   0   10   17  
6   ARIZMENDI K.E. 6   8   1   3   4   0   11   17  
7   BERGARA K.E. "B" 6   8   1   3   4   0   14   24

 

JUBENILAK Bergarako taldea mendean hartu zuen Ezozin, 8-2ko alde handiaz bukatu zen norgehiagoka. Datorren asteburuan Eibartarraken zelaian neurtu beharko dituzte indarrak. Sorako Jubenilak baino bi puntu gehiago ditu, taldeko bigarrena da Eibartarrak (17 puntu). Lidertza Urkik eskuratu du, 21 puntu batuta.

 

Pos.   Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  EA  AT  KT 
1   URKI C.D. 21   8   7   0   1   0   40   9  
2   EIBARTARRAK F.T. "B" 17   9   5   2   2   0   27   17  
3   SORALUZE C.F. 15   9   5   0   4   0   25   20  
4   ARETXABALETA KE "B" 13   8   4   1   3   0   16   13  
5   EIBARTARRAK F.T. 13   9   4   1   4   0   19   24  
6   BERGARA K.E. "B" 5   9   1   2   6   0   16   40  
7   ARIZMENDI K.E. 2   8   0   2   6   0   6   26

 

KADETEA 2-0 gailendu zitzaion Aurrera taldeari. Datorren jardunaldian Urkiren zelaian lehiatuko dira. Urkikoek 16 puntu dituzte, taldeko hirugarrenak dira sailkapenean. Sorakoak 6 punturekin seigarren postuan daude. Elgoibar da taldeko lehena 22 puntu batuta.

 

Pos.   Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  EA  AT  KT 
1   ELGOIBAR C.D. "B" 22   8   7   1   0   0   31   12  
2   MUTRIKU F.T. 21   9   7   0   2   0   32   12  
3   URKI C.D. 16   8   5   1   2   0   27   11  
4   EIBARTARRAK F.T. 16   9   5   1   3   0   22   14  
5   URKI C.D. "B" 7   9   2   1   6   0   15   23  
6   SORALUZE C.F. 6   9   2   0   7   0   8   32  
7   AURRERA K.E. "B" 0   8   0   0   8   0   2   33  

 

INFANTIL MUTILEN taldeak galdu egin zuen (4-6) sailkapeneko liderra den Antzuolako taldearen aurka. Hala ere ondo kokatuta dago Sorako Infantil Mutilen taldea, 9 punturekin taldeko laugarrena da. Hurrengo arerioa Mundaiz izango dute.

 

Pos.   Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  EA  AT  KT 
1   ANTZUOLA K.E. 18   6   6   0   0   0   44   11  
2   SAN PATRICIO 15   5   5   0   0   0   40   4  
3   ZESTOA F.T. 15   5   5   0   0   0   41   14  
4   SORALUZE B.H.I. 9   6   3   0   3   0   50   26  
5   ORIOKO F.T. 7   6   2   1   3   0   27   36  
6   ANTIGUA LUBERRI B.G.E. 6   6   1   3   2   0   17   24  
7   MUNDAIZ IK. 5   5   1   2   2   0   14   17  
8   ARIZMENDI K.E. 4   6   1   1   4   0   10   48  
9   SANTA TERESA IK. 1   6   0   1   5   0   11   35  
10   INTERNACIONAL C.D. 0   5   0   0   5   0   4   43  

 

INFANTIL NESKEN taldea punturik eskuratu gabe egin zuen etxerako bidea, Zumaiakok 2-0 garaitu zuen eta. Datorren jardunaldian Anaitasuna hartuko dute Ezozin. Azkoitiarrek 15 puntu batu dituzte eta bigarrenak dira sailkapenean. Sorako neskak 7 punturekin taldeko zerrendan bosgarrenak dira.

 

Pos.   Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  EA  AT  KT 
1   ZARAUTZ K.E. 15   6   5   0   1   0   17   5  
2   ANAITASUNA C.D. 15   6   5   0   1   0   23   7  
3   AMAIKAK BAT K.E. 15   6   5   0   1   0   12   4  
4   ZUMAIAKO F.T. 10   6   3   1   2   0   13   11  
5   SORALUZE B.H.I. 7   6   2   1   3   0   8   13  
6   ZESTOA K.B. 5   6   1   2   3   0   9   23  
7   ZUMAIAKO F.T. "K" 2   6   0   2   4   0   3   11  
8   MUTRIKU F.T. 0   6   0   0   6   0   5   16

 

XXI. Pelota Txapelketak jarraitzaile ugari batu zituen

Arane kiroldegiko harmailak pilotazalez bete ziren barixaku gauean. Gazte eta Senior mailako lehiak ikusmira handia sortu zuen antza eta, giro beroa eta lehia bizia ez ziren falta izan. Binakako norgehiagokan, gazte mailan, Dario errioxarra eta Imaz ordiziarra Agirreri eta Elustondori gailendu zitzaien. Seniorretan berriz, Ansotegik eta Perezek Andreu eta Rezustari irabaztea lortu zuten, 22-12ko emaitzaz.

Santamaria eta Kortaberria soraluzetarrek ez zuten zorte handirik izan. Partida gogor borrokatu bazuten ere ez zuten maila mantentzea lortu eta azkenean, hiru tantoko aldeaz, galdu egin zuten Azkoitiko bikotearen kontra (19-22).

 

EMAITZAK

Agirre – Elustondo                   22

Dario – Imaz                            14

 

Andreu – Rezusta                    12

Ansotegi – Perez                      22

 

Santamaria – Kortaberria      19

Azkoitiko bikotea                       22