Arianne Unamuno lehendakariak emandako ongietorriarekin hasi zen goiza. Ondoren, bi atal nagusitan banatu zen jardunaldia. Lehenengo atalean, elkartearen lan ildoen inguruan jardun zuten. Gaztetxokoa eta bailarako euskarazko komunikazio egitasmo bateratua aipatu zituzten epe ertainera aurreikusitako egitasmo nagusi moduan, baina benetako lehentasuna euskalduntasuna lantzeko ekimenek izango dutela adierazi zuten. Euskaldunak ahalduntzea eta euskaltzaleei euskalduntzeko erraztasunak ematea izango da. Hain zuzen, Berbalagun egitasmoa eta abenduan hasiko diren hausnarketa tailerrak (“Zergatik ez” eta TELP) izango dira horretarako tresna nagusiak. Bestalde, zuzendaritza batzorde egokia osatzea eta elkartea herriko euskaltzale guztien (baita erdaldunena ere) erreferentzia bihurtzeko bidean lan egitea ere adostu zuten.
EUSKALDUNON EMOZIOAK EGUNEROKO EGOERETAN
Batzarraren bigarren atalean, euskaldun moduan egunero bizi behar izaten dituzten egoerak emozioekin lotzeko ariketa egin zuten. Poza, amorrua, beldurra, satisfazioa… moduko emozioak bakoitzak egoera konkretuekin lotu zituzten eta horren inguruan gogoeta egin zuten. Bakoitzak egoerak zela bizi dituen eta horren aurrean zein estrategia erabiltzen duen azaldu zien taldeko kideei eta ondorio bateratuak atera zituzten.
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
ZER IKASI DUZU GAUR?
Batu sutondora testigantzak from PlaentxiaTB on Vimeo.
EMOZIOEZ BERBETAN
Batu sutondora taldedinamika from PlaentxiaTB on Vimeo.
AGURRA BATERA
Batu sutondora pankarta2 from PlaentxiaTB on Vimeo.