Batu sutondora testigantzak from PlaentxiaTB on Vimeo.
Hogeitamarren bat herritar batu ziren joan zen zapatuan Pil-pilean Euskara Elkarteak antolatutako “Batu sutondora” jardunaldietan. Adin ezberdinetako herritarrak eta euren egunerokoan eremu ezberdinetan dihardutenak. Euskalduntasunarekiko kontzientzia lantzeko gogoa izan zen guztiak batu zituen interes komuna.
EUSKALTZALE GUZTIEN ERREFERENTE
Arianne Unamuno lehendakariak emandako ongietorriarekin hasi zen goiza. Ondoren, bi atal nagusitan banatu zen jardunaldia. Lehenengo atalean, elkartearen lan ildoen inguruan jardun zuten. Gaztetxokoa eta bailarako euskarazko komunikazio egitasmo bateratua aipatu zituzten epe ertainera aurreikusitako egitasmo nagusi moduan, baina benetako lehentasuna euskalduntasuna lantzeko ekimenek izango dutela adierazi zuten. Euskaldunak ahalduntzea eta euskaltzaleei euskalduntzeko erraztasunak ematea izango da. Hain zuzen, Berbalagun egitasmoa eta abenduan hasiko diren hausnarketa tailerrak (“Zergatik ez” eta TELP) izango dira horretarako tresna nagusiak. Bestalde, zuzendaritza batzorde egokia osatzea eta elkartea herriko euskaltzale guztien (baita erdaldunena ere) erreferentzia bihurtzeko bidean lan egitea ere adostu zuten.
EUSKALDUNON EMOZIOAK EGUNEROKO EGOERETAN
Batzarraren bigarren atalean, euskaldun moduan egunero bizi behar izaten dituzten egoerak emozioekin lotzeko ariketa egin zuten. Poza, amorrua, beldurra, satisfazioa… moduko emozioak bakoitzak egoera konkretuekin lotu zituzten eta horren inguruan gogoeta egin zuten. Bakoitzak egoerak zela bizi dituen eta horren aurrean zein estrategia erabiltzen duen azaldu zien taldeko kideei eta ondorio bateratuak atera zituzten.
Azkenik, euskalduntasunarekin gustora bizitzeko bidea lantzen jarraitu eta orain arte euskara elkarte izan dena Soraluzeko euskaltzaleen mugimendu indartsu bihurtzeko asmoa berretsi zuten.
EMOZIOEZ BERBETAN
Batu sutondora taldedinamika from PlaentxiaTB on Vimeo.
BATERA
Batu sutondora pankarta2 from PlaentxiaTB on Vimeo.
{mosimage}
|
{mosimage} |
{mosimage} | {mosimage} |
{mosimage} | {mosimage} |
{mosimage} | {mosimage} |