Musika eskola ikasleak kalera irten ziren Santa Zezilia bezperan

plaentxia_com 2012ko aza. 21a, 21:16

Atzo egin zuten kalejira herriko musika eskolako ikasle eta musika zaleek. Arratsaldeko 18:30ak puntu puntuan zirela Santa Ana kalean batu eta musikarien laguntzaz, euren patroiaren eguna kalerik kale ospatu zuten. Ikusi atzo jasotako irudiak!

 

Azaroaren 22a egun handia da musikari eta musika zaleentzako, Santa Zezilia eguna. Musika eskolako ikasleak atzo alaitu zituzten herriko kale eta bazterrak. Ateri zela, lagun ugari batu ziren kalejirara eta 18:30ean Santa Ana kaletik abiatuta, herri osoa zeharkatu zuten musikaren erritmora. Euskal abesti ezagunak kantatu zituzten, baita kalejiran zihoazen guraso eta lagunek ere. Plaza Zaharrean gainera, dantzaldia eskaini zuten eskolako txikienek.

Kantu-kalejira barixakuan

Ezoziko Ama abesbatzako kideek eta herriko txistulariek barixakuan omenduko dute musikarien zaindaria. 19:30ean Eliz atarian batuko dira eta kantu-kalejira egingo dute txistu eta danbolinaren erritmora.

Atzo jasotako irudiak:

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage} 

{mosimage} 

{mosimage} 

{mosimage} 

{mosimage} 

{mosimage}