Espetxeetako miseriak agerian gelditu dira gartzelen kontrako astean

plaentxia_com 2012ko aza. 20a, 10:54

Espetxeetako errealitatea ezagutzeko bideomanaldi eta hitzaldiak egin dituzte gaztetxean. Kontzertuetako dirua berriz abenduan Eibarren egingo den Tatto Circus topaketaren gastuei aurre egiteko erabiliko dute. Irudia: Jende asko batu da ekimenetan.

 

 {mosimage}

Hilaren 13an, martitzena, makroespetxeen inguruko bideoemanaldia egin zen eta eztabaida interesgarria sortu zen bertaratutakoen artean. Eguenean berriz, jende ugari batu zen “Motín en la cárcel de Cuatro Camins” eta “Montaje de la Operación Nova” hitzaldira. Barixakuan, Turbo Shit, Stupenda Jones eta Neallta Fola taldeen kontzertua izan zen eta ateratako dirua Tatoo Circus-i emango diote. Espetxeetako miseriak agerian jarri dituzte ekimenotan eta presoekiko elkartasunaren beharra ere azaleratu da.

 

{mosimage}

{mosimage}

TATOO CIRCUS

Tattoo Circus-a kartzelen kontra eta presoekiko elkartasunaren alde lan egiten duten talde eta egituren arteko topaketa da. Tattoo Circus-aren helburua, adierazpen askatasunaren eta parte-hartze politikoaren arteko lotura sortzea eta indartzea da, hau da, tatuaiaren kultura eta errepresioaren nahiz kartzelaratzeen aurkako borroka batzen diren gunea sortzea.

Aurten, aurrenekoz egingo da Eibarren, abenduaren 21, 22 eta 23an. Lehenengo edizioa, Erroman egin zen 2007.urtean. Ostean, Bartzelona, Londres, Tesalonika, Zaragozako eta hainbat tokitan ere antolatu zuten bertako ekintzaileek topaketa mota hau. Milaka lagunek hartu izan dute parte, eta egun, euren gorputzetan daramate markatuta eta ikusgai borroka.

Inork ez du irabazi ekonomikorik ateratzen ekimen honetatik, ez tatuatzaileek, ez piercing egileek, ez taldeek, ez artistek ,ez kolektiboek... Bertara bideratutako, esfortzu, ezagutza, indar eta erabilitako baliabide guztiak, estatuaren, kapitalismoaren eta hauen beso errepresibo guztien aurka egiteko batzen dira.

Honetaz gain, Tatto Circus-a, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, distri topaketak antolatzeko eta presoei idazteko gunea ere bada. Alderdi ludikoagoa ere lantzen dute, antzerkiak, kontzertuak, janaria eta barra antolatuta, esate baterako.


Informazioa eta argazkiak: Soraluzeko Gazteria.