Ikastetxeetako irakasle batzuk bakarrik egin dute bat grebarekin

plaentxia_com 2012ko aza. 14a, 13:51

Herriko ikastetxeetan %5eko erantzuna izan du grebak, gainontzekoan, CCOOk eta UGTk gaurko deituriko greba orokorrak eragin txikia izan du Soraluzen. Herriko merkatariak normaltasunez ari dira lanean, baita udaletxeko eta zerbitzuetako langileak ere. Herriko enpresetan normaltasunez ireki dituzte ateak eta langileek ez dute bat egin grebarekin. Anbulatorioan zerbitzu guztiak ziurtatuta daude.

 

 

CCOOk eta UGTk goiz eta arratsaldez deitu dituzte mobilizazioak Hego Euskal Herriko lau hiriburutan. Arratsaldean honek izango dira burutuko diren manifestazioak:

Donostian: Alderdi Ederretik, 18:30ean.

Bilbon: Jesusen Bihotzatik, 18:30ean.

Gasteizen: Andra Mari Zuritik, 17:30ean.

Iruñean: Autobus geltoki zaharretik, 18:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.