{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
Eguenean hilaren 8an “Nekazal okupazioak eta herri mugimendua nekazaritzan” hitzaldia antolatu genuen. Hamarnaka lagun batu ginen Gaztetxearen epeltasunean.
Zapatuan, azoka egunean, jaia izan zen nagusi Soraluzen. Herrian buruturiko jarduera ezberdinen artean Soraluzeko Gazteriak herri kirolak, bazkaria, jolasak eta karaokea antolatu genituen.
Eguerdiko hamabietan, Plaza Barrixan egin zen herri kirol desafioan herriko18 gaztek parte hartu genuen.. Giro ateria, txorizo eta sagardo postuak lagundurik, jende ugari hurbildu zen herri kirolez gozatu eta herriko gazteak animatzera.
Ondoren, gaztetxean prestaturiko baba janean adin ezberdineko hirurogei pertsona batu ginen, giro alaian herriko produktuak dastatzeko. Bazkalostean jolas ezberdinak burutu genituen bertaratutakoen artean, horrela, lehian igaro zuten arratsaldea, ea nork puntu gehiago eskuratu.
Gauean berriz, parranda zaleak karaokera erakarri genituen. Hasiera batean lotsa nagusi zen arren, giroa berotu ahala, gero eta gehiago ziren mikrofonoa hartu eta eszenatokira igotzera animatu zirenak, banaka zein taldeka, kanta ezagunak abestera.
Azaroaren 12an, astelehena, Gaztañerre eguna ospatu zen Soraluzeko gaztetxean. Hogei pertsona inguru batu ginen iluntzeko zazpietan danbolinaren epeltasunaren inguruan, gaztaina erreak, txistorra, gazta eta menbriloa dastatzera. Berriketa, txiste eta aurreko asteburuko istorioak kontatuz, lagun giroan pasatu genuen ilunabarra.