Soraluzetarren Crazy Wheels musika taldea lehen postuan da

plaentxia_com 2012ko aza. 8a, 23:16
Euskal musika taldeendako"Banden Lehia" lehiaketan parte hartzen du taldeak eta lehenengo doa 40 bat talderen aurretik. Hiru herritarrek hartzen dute parte taldean: Ina Arriola, Juan Fernandez eta Iosu Arriolak. Sartu eta eman zure bozka!
 
 
 
 
 
Puntuaziorik handiena lortu duten bi bandak eta epaimahaiak aukeratutako beste bik parte hartuko dute Azaroaren 30ean Bilborocken izango den finalean. Sailkatutako lau bandek zuzeneko kontzertua eskainiko dute bertan.
 
EPEA: Azaroaren 14ra arte eman daiteke bozka.
 
BOZKA EMATEKO:
 
1- Ondoko helbidean sartu: http://www.bandenlehia.com/#!/banda/the_crazy_wheels_band
2- BOZKATUri sakatu.
3- ERABILTZAILE egin.
4- Izarrak banatu.
 
Bozka ematearekin batera Crazy Wheels taldearen lau abesti eder entzuteko aukera ere baduzu. Orduan konturatuko botua ez duzula taldekide batzuk soraluzetarrak direlako bakarrik ematen...
 
CRAZY WHEELSi buruz diotena:
 Bilbon sortutako taldea Ina Arriola abeslariak eta Xabimen Aretxabaleta gitarristak 2011ko urte amaieran. Geroago batu zitzaizkien Juan Fernadez (Bateria), Mikel Sainz de Rozas (Hammond B3) eta Iosu Arriola. 60 eta 70. hamarkadetako musika estatubatuarra da euren influentzia nagusia (Country, Soul, Blues, Rock).
 

Informazio gehiago: http://www.bandenlehia.com/