Sorako Jubenilek mendean hartu zuten Arizmendi

plaentxia_com 2012ko aza. 6a, 14:02
Azken jardunaldian Sorako futbol taldeen artean Jubenilek lortu dute garaipen bakarra, Arizmendiri 3-0 gailenduta. Erregionalek berdindu egin dute Ezozin Arizmendiren aurka (1-1). Gainontzeko taldeek ez dute punturik eskuratzerik izan. Ikusi emaitzak!

 

Sorako Jubenil taldea 3-0 gailendu zitzaion Arizmendiri Ezoziko zelaian, hiru puntu batuta, 6 puntu ditu eta bosgarrena da sailkapenean. Datorren asteburuan Aretxabaleta izango da Jubenilen arerio. Aretxabaletarrak bigarrenak dira sailkapenean, 13 puntu batuta.

Sorako Erregionalek bana (1-1) berdindu zuten Arizmendiren aurkako norgehiagokan. Datorren jardunaldian Bergarako taldearen aurka lehiatuko dira. Erregionalek 6 puntu batu dituzte eta bosgarrenak dira sailkapenean. Bergarakoak 6 puntura berdinduta daude baina seigarren postuan daude. Lidertzan Aretxabaleta dago 18 punturekin.

Preferenteek 3-0 galdu zuen Antzuolako zelaian. Taldeko lehena da Antzuola, 17 puntu batuta. Bigarren Getariako Keta 14 punturekin eta Sorako taldea hirugarrena da, 12 puntu batuta. Datorren norgehiagoka samurragoa izango dela dirudi, hamabigarren postuan dagoen Eibartarrak taldea hartuko baitute Ezozin.

12-0 emaitza mingarriaz bukatu zen Sorako Kadeteek Urkiren aurka jokatutako partida. Datorren asteburuan Mutrikukoen zelaian neurtu beharko dituzte indarrak eta baita ondo neurtu ere, Mutriku bigarrena da sailkapenean 15 punturekin. Sorako Kadeteak seigarrenak dira sailkapenean 3 puntu batuta. Lidertzan Elgoibar dago, 18 punturekin.

Sorako Infantil mutilen taldeak askogatik galdu zuen Internacional taldearen aurka, 0-14. Hala ere, sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du 9 puntu batuta. Hurrengo neurketa Zestoaren aurka izango du Ezozin. Lehia estua izan daiteke zapatukoa, zestoarrek 9 puntu dituzte, Sorako Infantilek beste.

Sorako Infantil nesken taldeak ez zuen Amaikak Bat taldea garaitzerik izan eta 0-3ko emaitzaz bukatu zen Ezozin jokatutako norgehiagoka. Hiru puntuek ihes egin diote berriz Infantil nesken taldeari eta momentuz puntu bakarra eskuratzea lortu du, zazpigarrena da sailkapenean. Datorren asteburuan Zumaiako zelaian jokatuko dute infantileko neskek. Zarautzek du sailkapeneko lidertza, 9 punturekin. Zumaiako taldea beherago dago, laugarrena da sailkapenean 4 puntu batuta.

 

Datorren asteburuko norgehiagokak:

Sora (Erreg. Pref.) – Eibartarrak

Sora (Erreg.) – Bergara

Sora (Jub.) – Aretxabaleta

Mutriku – Sora (Kad.)

Sora (Inf. Mut.) – Zestoa

Zumaiako – Sora (Inf. Nesk.)

 

 

 

 

 

Sora (Inf. Nesk.)