Eskolako jantoki ekologikoen inguruko hitzaldia Zinean

plaentxia_com 2012ko aza. 5a, 22:01

Ekolapiko egitasmoko kideek eskeiniko dute hitzaldia. Ekolapiko egitasmoa Kutxak, Biolurrek eta Cristinaenea fundazioak eskoletan janari ekologikoaren kontsumoa bultzatzeko sortutako egitasmoa da.Hitzaldia  19:00etan hasiko da (martitzena).

 
 
 
 ZER DA EKOLAPIKO?

Ekolapiko ikastetxeetako jantokietan elikadura ekologiko eta osasuntsua txertatzeko proiektua da. Gure haurren osasuna bermatu nahi dugu nekazaritza ekologikoaren bidez; eta, aldi berean, nekazaritzak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Sekulako garrantzia du elikadurak. Jaten duguna gara. Eta elikagaiak ekoizten direnetik gure platerera iristen diren arte zaindu nahi ditugu.

Ekolapikok, ikastetxeengana ez ezik, gurasoengana ere iritsi nahi du. Gurasoen ahotsa entzun eta proiektuaren parte bihurtu. Azken finean, beraien esku dago haurrek ikastetxeetan daramaten elikadura orekatuari etxean jarraipena ematea.

Sukalde propioa duten ikastetxeekin lan egiten dugu. Bertako sukaldaria da proiektuko giltzarrietako bat. Gure elikadura hezitzailearekin batera menuak orekatzen ditugu sukaldariaren egoerara egokituz eta OMS-en piramidea oinarri hartuz.

 

Informazio gehiago: www.ekolapiko.net