Velazquez eta Esnaola lehenengo soraluzetarrak Antxintxinkan

plaentxia_com 2012ko aza. 4a, 17:39

 
 

Ehundaka korrikalarik parte hartu zuten zapatuan Soraluzetik Bergarara egin zen Antxintxinka lasterketan. Hasi aurretik minutu bateko ixilunea egin zen Iñaki Ruizen oroimenez eta euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena ere bai.

Lasterketako lehen gizonezkoa David Gartzia durangarra izan zen 33:04 denborarekin eta emakumea, Aitziber Urkiola eibartarra izan zen ibilbidea 40:43ko denbora eginez. Patinatzaileen artean lehena, Andres De Regil izan zen, galdakaokoak 21:06an burutu zuen Soraluze eta Bergara arteko ibilbidea, eta handbikean ostera, Ion Galarraga izan zen helmugara heltzen lehena, 21:08ko denbora lortuz. Lehenengo soraluzetarrak Ainhoa Velaquez eta Zigor Esnaola izan ziren.

Guztira 434 parte hartzaile izan ditu aurtengoan Antxintxika krosak, 390 lagun korrika, 42 patinatzaile eta 2 handbike-ean, eskuekin bultzatzen den bizikletan. Aurreko urtean baino korrikalari gutxiagok parte hartu izan arren, pozik daude antolatzaileak aurtengo lasterketa Domu Santuko zubiarekin bat egin duelako.

 

Sari banaketa

Antxintxika2012 sariak from PlaentxiaTB on Vimeo.