Gas kanalizazioa egiteko Errekalde kalea ibilgailuentzat itxita egongo da

plaentxia_com 2012ko urr. 31a, 20:02

Azaroaren 2an eta 3an gas kanalizazioaren lanak egiteko Errekalde kalea ibilgailuentzat itxita egongo da. Ondorioz, autobus geltokiak tokiz aldatuko dituztela jakinarazi du udaltzaingoak. Ibilgailuek Santa Ana kaletik hartu beharko dute herrirako sarrera.

Barixakuan, goizeko 8:00etatik zapatuko arratsaldeko 18:00etara bitartean Errekalde kalea ibilgailuentzat itxita egongo da. Hori dela eta, Bergara - Eibar lineako autobusa Karmelo Mendizabaleko zubian edota Mendiola industrialdean hartu beharko da eta Mendaroko ospitalerako Euskotreneko autobusa Mendiolako geltokian. Maltzaga – Bergara egiten duen autobusaren geltokiak bere horretan mantenduko dituzte. Herri barrura doazen kamioiak Mendiola industrialdetik sartu beharko dira, beste ibilgailuak berriz, Santa Ana kaletik egin ahal izango dute herrirako sarrera.

Zapatuan autoak erretiratzeko abisua

Antxintxika krosa dela eta zapatuan, azaroak 3, eguerdiko 13:00etarako irisbide berrian, Estaziño kalean, aparkatutako ibilgailuak kentzeko abisua eman du udaltzaingoak.  Zeletako zubi azpitik, Estaziño kaleko sarrerarainoko, baita, Arraikua parke aurrean zeharka aparkatuta dauden ibilgailuak eta Olea auzoan aparkatutakoak ere kendu egin beharko dira.