{mosimage}Hollywood-eko zinearen historian pertsonaia gay eta lesbianak irudikatzeko moduen inguruan azalpenak ematen dituen dokumentala eskainiko du, Komite Arroxak domeka honetan. “Zinema Arroxa”ekimenaren lehen emanaldia izango da eta asmoa da, hilean behin, gay, lesbiana, transexual edo transgenero gaiekin zerikusia duten pelikulak eskaintzea. Emanaldien aitzakiaz, herritarren arteko eztabaidak bultzatu nahi dituzte eta bide batez, zine kluba, esperientziak partekatzeko gune bilakatu.
Ikusgarritasunean eragiteko aldarrikapena egin zuen Komite Arroxak gay, lasbiana eta trans askapen egunean. Soraluzen Gay, Lesbiana eta Trans-entzako erreferentzi lekurik ez izatean, zaila egiten da askotan gure artean topatzea. Gune txikiak lortu eta irabazi beharra dago oraindik ere, gune seguru eta irekiak izango direnak. “Zinema Arroxa” urte osoan zehar tematika hori landu nahi dutenen topaleku bihurtu nahi dute.
Komiteko kideen hitzetan, azken urteotan gero eta gehiago dira gai hauen inguruan egiten ari diren filma eta dokumentalak. Gero eta gay, lesbiana eta trans gehiago animatzen dira zinemaren bitartez beraien errealitate, bizipen eta fikzio anitzak plazaratzera. Eta gero eta gehiago dira, gay edo lesbiana izan gabe haien istorioak kontatu nahi dituzten zuzendariak. Joera hau aprobetxatuz, zinearen bitartez, irudi eta errealitate ezberdinak erakutsi nahi dituzte: “Askotan, pelikula hauek komunitate baten nahi eta desioak islatzen dituzte, bereziki pantailetan existitzeko beharra, ikusgai izateko beharra, erreferentziak izateko beharra.”
Zine kluba ekainera bitartean luzatuko dutela aurreratu dute, pelikula zerrenda guztiz zehaztu gabe badago ere.
Lehen emanaldia:
“The Celluloid Closet”, arratsaldeko 19:00etan, Zinean.
Hizkuntza: Ingelesa
Azpitituluak: Gazteleraz
Urtea: 1995
Zuzendariak: Rob Epstein eta Jeffrey Friedman
Iraupena: 102 minutu
Sinopsia:
{mosimage}“The Celluloid Closet” filmak, Hollywood-eko zineman gay, lesbiana eta trans pertsonek izan dituzten errepresentazio eta irudikapenez hausnartzen du, dokumental formatuan, elkarrizketa eta filma ugariren zatiak tartekatuz.
Trailerra ingelesez: