{mosimage}Leiria herrian hartu zuten ostatu eguen gabean. Guztira hiru kontzertu eskaini dituzte, batzuetan euskal tradizioaren erakusle baserritar jantzia soinean zutela. Alqueidao da Serra herrian eskeini zuten lehen emanaldia, bertako abesbatza Soraluzen izan zen uztaila partean.
{mosimage}Zapatuan, Fatimako basilika jendez lepo zela mezan bertan kantatu eta ostean, emanaldi laburra eskaintzeko aukera ere izan zuten. Pombal hirian kantatu zuten azkenik abesbatzako kideek. Datorren urterako asmoa da bertako koroa Soraluzera ekartzea.
{mosimage}Tartean, Olvidos herria, haitzuloak eta zenbait herri dotore ezagutzeko aukera ere izan dute. Portugaldarrek harrera ezin hobea egin diete eta emanaldiek izandako arrakastagatik, nekatuta baina oso pozik itzuli dira abesbatzakoak herrira.
Ikusi irudiak!
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}