“Barrura begiratzeko leihoak” dokumentala proiektatuko da eguaztenean

plaentxia_com 2012ko urr. 29a, 10:01

Film dokumentala proiektatuko den lehenengotako herria izango da Soraluze. Emanaldia gaueko 22:15ean izango da zinean.Irudia: Filmako pasarte bat.

 
 
 

Dokumentalak bost euskal presoren bizipenak kontatzen ditu, bost zuzendariren begietatik.Ekainean amaitu zuten lana, eta Donostiako Zinemaldian estreinatzeko asmoa zeukaten. Antolatzaileen ezezkoa jaso zuten, ordea.

Filmaren ekoiztetxe Zinez elkarteak esan du "polemika, mehatxu eta susmo txar guztiak bukatzeko modurik onena pelikula bera ikustea" izango dela. "Pairatutako jazarpenaren zentzugabetasuna agerian geratuko da".

Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea eta Txaber Larreategi dira zuzendariak. Zinemaldian ez egotearen harira, bostk Tabuak, beldurra eta leihoak iritzi artikulua idatzi zuten BERRIAn.

Espainiako Gobernuaren kanpaina bat zela medio, Zinez ekoiztetxeak uko egin zion hainbat erakunde publikok onartutako diru laguntza jasotzeari —31.000 eurori—. Hilabete eskasean, herritarren ekarpenekin 40.000 eurora iristea lortu zuten.