Afari begetarianoak gaur, Gaztetxean

plaentxia_com 2012ko urr. 26a, 14:49

Iazko “Tripafesta” egitasmoari jarraituz, gaur ekingo diote Gaztetxean otordu begetarianoak eskaintzeari. Hileko azken barixakuetan egingo dituzte afariak, 20:30etik 22:00ra bitartean. Ikusi menua!

 

 

Herrian orain arte egon ez den eskaintza plazaratu zuen iazko martxoan gaztetxeak:  otordu begetarianoak dastatzeko aukera. Elikagai freskoekin jaki osasuntsuak prestatzeko erronka abiapuntu hartuta, herritarren artean begetarianismoagan “kuriositatea” piztea zuten helburu eta bide batez, gaztetxea herrira zabaltzeko helburua ere bazuten. Iazko afariek izandako arrakasta ikusita, aurten ere egitasmo berari heltzeko apustua egin dute. Horrela, gaur izango da ikasturteko lehen “Tripafesta gaua”.

{mosimage}Iluntzeko 20:30etik 22:00ra bitartean ondorengo menua eskainiko dute herritarren gozagarri: Seitana saltsan, falafela pita ogian, barazkiak tenpuran, artatxiki eta dilista kroketak, arroz integralarekin eginiko plater konbinatuak eta dastatzeko saltsa ezberdin ugari.