Arrasateko Triatloi Taldeak antolatzen duen zortzigarren froga izango da aurtengoa. Parte hartzaileak Estaziño kaletik abiatuko dira eta Bergarako San Martin plazan bukatuko da 10 kilometroko ibilbidea duen froga.
Hiru modalitatean parte hartzeko aukera
Irteten lehenak gurpildun aulkian doazenak izango dira, arratsaldeko 16:30ean. Hauen atzetik patinen gainean doazenak, 16:50ean eta azken lekuan korrikalariak, 17:00etan. Lasterketako izen ematea www.kirolprobak.com webgunean egin behar da, urriaren 31a baino lehen. Parte hartzeko baldintza bakarra 16 urtetik goragokoa izatea da.
Iaz Euskal Herri osoko 472 lagunek egin zuten Antxintxika; tartean, hamalau soraluzetarrek. Javier Gonzalez izan zen herritarrik azkarrena, 37minutu eta 26 segundotan egin zuen froga.
Ikusi promozio bideoa!