Ezoziko Ama Abesbatzak Portugalen kantatuko du asteburuan

plaentxia_com 2012ko urr. 24a, 15:37

Leiria eskualdean hiru emanaldi eskaintzeko asmoz, gaur abiatu dira abesbatzako kideak Portugalera. Fatiman egingo dute lehen geldiunea eta mezetan kantatuko ostean, kontzertua eskainiko dute elizan bertan. Zapatuan, Pombal hirian kantaldia eskaintzeaz gain hiria bera ezagutzeko asmoa erakutsi dute herriko abesbatzakoek. Hirugarren emanaldia eta azkena, Alqueidao da Serran eskainiko dute.

 

{mosimage}Ezoziko Ama abesbatzak Portugalgo Alqueidao da Serra herriko "Calçada Romana" abesbatzaren kontzertua antolatu zuen iazko uztailean. Herriko abesbatzako kide bat portugaldarra da, eta bere bitartez ekarri zuten koroa Soraluzera. Asteburuan eskainiko dituzten emanaldiak, koroen arteko elkartrukea direla aurreratu digute abesbatzako kideek. Horrela, datorren urterako asmoa da Pombal hiriko koroa Soraluzera ekartzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.