“Hijos de las nubes. La última colonia” film-dokumenatala gaur, Zinean

plaentxia_com 2012ko urr. 24a, 14:44

Udaleko Gizarte Ongizate Sailak Saharar herrialdearen egoera isolatua salatzen duen film-dokumentalaren emanaldia antolatu du gaurko. Proiekzioa gabeko 22:15ean hasiko da. Sarrera doakoa.


 

 

 

 

{mosimage}Alvaro Longoriak zuzendu eta Javier Bardem-ek ekoiztutako “Hijos de las nubes. La última colonia” film-dokumentala proiektatuko dute gaur 22:15ean, Zinean. Filmak Saharar herrialdeak bizi duen egoera “ahaztua” salatzea du helburu.

Afrika iparraldeko klima politikoa aztertuz, munduko potentzia nagusiek atzerri politikak egiteko dituzten bideak kritikatzen ditu dokumentalak. Politika hauek, gizartearen ongizatea bilatzea baino, oinarri ekonomikoa dutela erakutsi nahi izan dute.

Argeliako Tinduf basamortuan errefuxiatuta bizi diren 200.000 sahararren egoera abiapuntu hartuta, ofizialki lurralderik ez duten familien testigantzak jasotzen ditu “Hijos de las nubes. La última colonia” film dokumentalak. Gizarte presioaren bitartez, atzerri politiken eraginkortasuna bilatzea posible dela erakutsi nahi dute gaur gaueko proiekzioan.

 

Fitxa teknikoa:

Urtea: 2012

Iraupena: 80 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaria: Alvaro Longoria

Musika: Fernando Velázquez

Argazkiak: Yosu Intxaustegi

Aktoreen zerrenda: Javier Bardem, Elena Anaya