Eibarko ikasle gazteek Soraluze ezagutu dute gaur

plaentxia_com 2012ko urr. 23a, 14:59

Eibarko Iturburu ikastolako 3.mailako ikasleek Deba Behea ezagutzeko txangoa egin dute gaur, tartean Soraluze bisitatu dute. Ikusi goizean jasotako irudiak!

 

 

 

 

{mosimage}Goizean goiz Ermua bisitatu dute eta Mallabitik pasatu dira gero. 11:00ak inguru zirela Soraluzeko Zubi Nagusian ikusi ditugu, bailarako mapa zuten eskuartean eta herriko kale eta inguruak ezagutzeko irrikaz zeudela nabaritzen zitzaien. Udaletxea ikusi ostean, Elgoibarrerako bidea hartu dute ikasle gazteek. Mendaro ezagutuko dute gero eta otordua Deban egingo dutela aurreratu digute irakasleek. Mutriku ezagutuz itxiko dute gaurko irteera.

 

{mosimage}

{mosimage}

 

 

Asko ikasi eta ondo pasatu!

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.