Banakako bost pilota partida jokatuko dira gaur Arane kiroldegian. Alebinek jokatuko dute aurrena eta ondoren infantil mailako Fernandezek Arrasateko taldearen aurka neurtu beharko ditu indarrak. Ibai Tajuelok Zumaiako ordezkaria izango du aurkari eta nagusien maila Oier Epelde arituko da, Tolosako ordezkariaren aurka.
Gaur, 19:30etik aurrera banakakoan:
Alebin mailan:
Iker Urkiri - Euskal Jolas taldeko ordezkaria
Julen Gallastegi – Zumaia taldeko ordezkaria
Infantil mailan:
Markel Fernandez – Arrasateko ordezkaria
Ibai Tajuelo – Bergarako ordezkaria
Nagusien mailan:
Oier Epelde – Tolosako ordezkaria
Binakako norgehiagokak izango dira bihar jokatuko direnak. Santamaria eta Kortaberria bikoteak Goierriko bikotea izango du aurkari, Atxotegik eta Aldapek berriz, Amezketako bikotea. Sarrera doakoa da.
Bihar, 11:30etik aurrera binakakoan:
Jubenil mailan:
Santamaria – Kortabarria
Goierriko bikotea
Nagusien mailan:
Atxotegi – Aldape
Amezketako bikotea
Futbol taldearen aurkezpena bihar
{mosimage}2012-2013 denboraldian preferente, erregional, jubenil, kadete eta infantil mailan lehiatuko duten hamar taldeen aurkezpena egingo du bihar, Soraluze Futbol Elkarteko zuzendaritzak. Ekitaldia arratsaldeko 16:45ean hasiko da eta ondoren, 18:30ak inguruan, Sorako Preferenteak Zumaiako taldea hartuko du Ezozin. “Giroa berotu” eta “jokalariak animatzera joateko” deia egin nahi die zuzendaritzak herritarrei. Asteburuan, Sorako erregionalek eta kadeteek deskantsua izango dute.
Hemen gainontzeko taldeen ordutegiak:
Zapatua 20, 18:30ean Ezozin
Sora (Erreg. Pref) – Zumaiako
Zapatua 20, 12:00etan Elgoibarren
Elgoibar – Sora (Kad. Mut.)
Domeka 21, 11:30ean Ezozin
Sora (Kad. Nes.) – Lagun Onak
Zapatua 21, 12:40ean Donostian
Santa Teresa – Sora (Inf. Mut.)
Zapatua 20, 10:00etan Zestoan
Zestoa – Sora (Inf. Nes.)