“El amor en tiempos del corralito” antzezlana gaur Herriko Antzokian

plaentxia_com 2012ko urr. 18a, 16:34

Kale eta aretoko emanaldiek osatzen dute atzo (eguena) hasi eta domekara bitartean luzatuko den urriko antzerki jardunaldia. Gaur “El amor en tiempos del corralito” antzezlana proiektatuko da. Sarrera 5 euro ordaindu beharko da. Ikusi asteburuko kartelera!

 

 

 

{mosimage}Gaur hasi eta domekara bitartean luzatuko da udaleko kultura sailak antolatutako antzerki zikloa. Herriko ume eta gurasoei zuzenduta, euskaraz ekoiztutako bi antzezlan batzen ditu aurtengo jardunaldiak. “Txintxilipurdi erregea” Panta Rei antzerki konpainiaren emanaldiaz gozatu dute gaur goizean, herri ikastetxeko gaztetxoenek. 15:00etan antzezlan berbera ikusteko aukera egongo da.

 

Gaueko 21:00etan berriz, “Nada que demostrar” “Los perfectos” antzezlanaren prestaketa prozesua azaltzen duen dokumentalaren proiekzioa egingo dute Herri Antzokian. Sarrerak bi euro balio ditu.

Hemen asteburuko kartelera:

Gaur, urriak 18:

11:30ean eta 15:00etan, ikastetxean: “Txintxilipurdi erregea”, 3-5 urteko haurrentzat.

Sarrera doakoa.

21:00etan, Herri Antzokian: “Nada que demostrar” dokumental emanaldia.

Sarrera: 2 euro

 

Brixakua, urriak 19:

22:15ean, Herri Antzokian: “El amor en tiempos del corralito”, Los Rotos antzerki taldearen eskutik.

Sarrera: 5 euro.

 

Zapatua, urriak 20:

{mosimage}20:00etan Zubi Nagusian: “Exodo” kale ikuskizuna, “En la Lona” konpainiaren eskutik.

 

 

 

 

 

Domeka, urriak 21:

18:00etan, Herri Antzokian: “Auzokideak”, 5 urtetik goragoko haur eta gurasoentzat.

Sarrera: helduek 3 euro, haurrek euro 1.