New York eta Veneziako argazkien erakusketa

plaentxia_com 2012ko urr. 17a, 15:38

Jon Azofra argazkilariaren “Bi baten partez” lana ikusgai dago erakusketa gelan urriaren 16tik 31ra bitartean. New York, Chicago eta Veneziako argazkiak jasotzen ditu erakusketak. Irudia: New York ageri den argazkietako bat.

 

 

“Bi baten partez. Bi erakusketa batean. Horixe da erakusketara hurbiltzen denari eskaintzen zaion proposamena. Begietarako jolas moduko bat da, argazki erakusketa bikoitza non bi hiri oso ezberdin erakusten diren. Bi mundu: alde batetik Venezia eta bestetik New York eta Chicago.”

ORDUTEGIA

Lan egunetan 19:00-20:00

Astebukaeretan 12:30-13:30