Aurtengo urtearen balantzea aurkeztu eta datorren urterako dituen asmoen berri eman zuen udalak joan zen astean herriko antzokian egindako abonatuen batzarrean. Gallastegik azaldu zuenez 2012an 60.000 euroko defizita jeisteko hartutako neurriak, besteak beste kuota jasotzea eta igerilekua ordu batzuetan ixtea, eraginkorrak izan direla azaldu zuen eta BEZak %21eko igoera izan arren defizita murrizteko helburua beteko dela. Horrekin batera abonatuen kopuruan izandako jeitsiera aurreikusitakoa baino txikiagoa izan dela ere jakinarazi zuen. Datu zehatzak ere eman zituen, “2011. Urtean 793 ziren abonatuak eta momentu honetan 733 dira. Guztira jeitsiera %8 ingurukoa izan da”. Familia abonatuen kopurua jeitsi eta indibidualena hazi dela ere nabarmendu zuen eta krisi ekonomikoari egotzi zioten joera aldaketa hori.
Azpiegituren arloan, gimnasiora makina berriak ekarri eta goiko solairuko gela erabilgarri jarri izana azpimarratu zuen.
2013an murrizketarik ez
Datorren urtean murrizketa gehiago egiteko beharrik ez dela izango adierazi zuten Arluziagak eta Argaratek. Azpiegiturari dagokionean, gimnasiorako bi makina berri eta fit-boxing egiteko materiala erosiko ditu udalak. Rokodromoa ezartzeko asmoa berriz bertan behera gelditu da, BEZaren igoera dela udalak bere gain hartuko dituelako %13ko igoerari dagozkion 2/3. Gainerakoa abonatuek ordaindu beharko dute kuotek izango duten igoerarekin, %4+KPI .