Lehiaketa honek helburu zehatza du: indarkeria sexista eta jarrera diskriminatzaileak salatzen dituzten lan onenak saritzea. Emakumeen aurkako indarkeria gaitzesten duen adierazpen artistiko oro onartuko dituzte, baina betiere, bideo formatuan aurkeztuta: film laburra, bideoklipa, lipduba, dantza, errezitatutako poemak edo kameraren aurrean irakurritako gogoetak, bideoproiektuak, argazkiak edo artelanak erakustea, hiri inguruko performanceak eta esku hartzeak. Ezinbestean lanak, “errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian eta erantzunkidetasunean” oinarritu behar dira eta “Beldur Barik” bizitzeko jarrera azaldu behar dute.
Sariak eta lanak aurkezteko epea
Bi kategoria ditu lehiaketak. Bata, 12-17 urte bitarteko ikasleei zuzendua dagoena. Bestea, 18 eta 26 urte bitarteko gazteei eskainia. Kategoria bakoitzeko irabazleak, 200 eurotako dirusaria jasoko du. Lanak azaroaren 20an baino lehen aurkeztu behar dira, berdintasuna@soraluze.net helbidean.
Lehiaketa bikoitza
“Soraluze Beldur Barik” lehiaketa proposamenaz gain, Berdinsareak “Beldur Barik” lehiaketa martxan jarri du hirugarren urtez. Oinarriak eta helburuak berdinak ditu: parte hartzen duten proiektuek “Beldur Barik” jarrera islatu behar dute. Antolatzaileen esanetan, “emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute”. Lehiaketak, adierazpen artistiko oro onartuko ditu baina ikus-entzunezko formatuan.
Sariak eta izen-ematea:
Lehiaketa honek bi kategoria izango ditu (12-17 urte eta 18-26 urte):
1. kategoriako saria: 1.000 euro
2. kategoriako saria: 1.000 euro
Jendearen saria: 300 €
Lanak jarrera@beldurbarik.org helbidera bidali behar dira, urriaren 31a baino lehen.
Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak: www.beldurbarik.org edo 943753043 eta berdintasuna@soraluze.net.