Martitzenean hasi zen hitano ikastaroa

plaentxia_com 2012ko urr. 11a, 12:00

Hogeitabat lagunek eman dute izena hitanoa lantzeko ikastaroan. Soraluzeko hitanoko formak lantzea du helburu Pil-pilean eta AEK elkarlanean antolatutako ikastaroak. Irudia: Ikastaroan parte hartuko duten ikasleak euskaltegian.

 

 

 {mosimage}

Joan zen martitzenean eman zuten lehenengo eskolak eta urrian zehar martitzenero batuko dira euskaltegian. Eskolan, Soraluzeko aditzen liburuxkan jasotako formak hartuko dituzte oinarri teoriko moduan eta idatzizko ariketak eta mintzapraktika ere landuko dute.

Lehenengo eskolan ikasle bakoitzak bere burua aurkeztu behar izan zuen hitanoz. “Ni Jon non eta perretxikuak batzera juatia gustatzen jatan” hasi zuen eskola Jon Basauri irakasleak.