{mosimage}Euskal artzainen eta nomaden aztarnak jarraituz, Karakate – Irukurutzeta mendilerroan aurkitzen diren trikuharri eta dolmenak ezagutarazteko helburua du irteera honek. Monumentu hauek antzinako artzain kulturaren hileta erritoekin lotuta daude. Ibilbidea, Debanatura Elkarteko kideek gidatuko dute eta guztira lau orduko txangoa izango dela aurreikusten dute antolatzaileek. Mendigaineko begiralekuetan geldialditxoak egingo dituzte eta tartean, eskualdean ekoitzitako sagardoa, gazta eta ogia dastatzeko aukera egongo da.
Izen-ematea zabalik!
Parte hartzaileak goizeko 10:00etan Karakateko aparkalekutik abiatuko dira. Erreserba egin nahi duenak, 943191172 telefonora deituz edo debanatura@hotmail.com helbidera idatziz egin dezake.
Hurrengo hitzorduak
“Dolmenen Ibilbidea” ezagutzera emateko, beste hiru txango antolatu dituzte: urriaren 21ean (domeka); azaroaren 11n (domeka) eta azaroaren 25ean (domeka).
Informazio gehiago: www.debegesa.com edo 943 820110 telefonoan.