Hogeita bost lagunek parte hartu dute ibaia garbitzeko lanetan

plaentxia_com 2012ko urr. 8a, 17:09

Ume, gazte zein heldu, eskularru eta zabor-poltsak hartuta, bi orduz jardun zuten ibaian aurkitutako hondakinak jasotzen. Zakar poltsekin lau edukiontzi goraino bete zituzten. Ikusi egunean jasotako irudiak!

 

 
 
 

{mosimage}Deba ibaia garbitzeko II. ekimena burutu zen domekan. Goizeko 10:30ean hogeita bost laguneko boluntario taldea Kontzejupean batu eta taldeetan banatuta, denetarik atera zuen ibaiaren hondotik: plastikozko botila eta bilgarriak, lata eta burdin pusketak, egur zatiak, pilak edota alfonbra bat esaterako. Finean, herritarrok ibaira botatzen ditugun hondakinak dira ibaia kutsatzen dutenak. Garbiketa-saio hauek ibaian pilatzen diren hondakinen inguruko sentsibilizazioa egin eta ingurumena zaintzearen garrantziaz ohartaraztea dute helburu.

Herritarren arteko auzolanaz, ibaiak duen natur balioaz jabetzeko aukera eskaini nahi izan du Deba ibaia garbitzeko bigarren ekimen honek. Debegesak eta ibaia garbitu zuen boluntario taldeak, soraluzetarrei, herriko natur balioak konpromisoz zaindu eta arduraz jokatzeko eskaera egin nahi diete.

Deba ibaia garbitzeko hurrengo deialdiak:

Urriaren 20an Elgoibarren

Azaroaren 10ean Mutrikun

Izen-ematea: Debegesan (943 820110) edo riodeba@debegesa.com helbidean

 

{mosimage}
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}
{mosimage}