Ibaia garbitzeko boluntarioak behar dituzte

plaentxia_com 2012ko urr. 3a, 15:20
Deba ibaia garbitzeko II. jardunaldia egingo da domekan. Ekimenaren helburua, ibaiarekiko eta bere natur balioarekiko sentsibilizazioa bultzatzea da. Horretarako eskualdeko herritar guztien arteko auzolana bultzatu nahi dute. Izen ematea lehenbailehen egiteko eskatu dute antolatzaileek. 

 

 

{mosimage}Debegesak eta Soraluzeko Mendi Taldeak antolatuta Deba ibaia garbitzeko II. jardunaldia egingo da domeka honetan, urriak 7. Boluntarioak 10:00etan Kontzejupean elkartuko dira eta taldeetan banatuta ekingo diote ibaia garbitzeari. Ekimenaren helburua ibaia kutsatzen duten hondakinen inguruko sentsibilizazioa bultzatzea da. Era berean herritarren arteko auzolana sustatu nahi dute, elkarlana moduko baloreak praktikan ipiniaz. Izen ematea lehenbailehen egiteko eskatu dute antolatzaileek, Debegesan (943 820110) edo riodeba@debegesa.com helbidean.

 

 

{mosimage}Iaz hogeita hamabost lagunek hartu zuten parte eta ibaiaren hondotik denetik atera zuten: plastikozko botila eta bilgarriak, lata eta burdin pusketak, egur zatiak, gurpilak, zapatila eta txankletak, auto bateko ihes-hodia edota bizikletak esaterako. Hiru ordutan zabor poltsa ugari bete zituzten. Seguro domekan ere egongo dela bai zer garbitu ibaian. Animatu eta eman bizia natur baliabideei!