Lore Gallastegik irabazi du Udako Argazki Lehiaketa

plaentxia_com 2012ko urr. 3a, 13:11

Hamabost parte hartzaile izan ditu “Ni baino hobeto daguana txarri galanta” Udako Argazki Lehiaketako II. edizioak. Hogeita hemeretzi argazki aurkeztu dira guztira eta Kontrargiko kideak onenak aukeratzeaz arduratu dira. Pedri Lete eta Jon Zabalaren argazkiek aipamen berezia izan dute. Sartu albistera argaki guztiak ikusteko!!

 

 
 
 
 

 

{mosimage}Lore Gallastegi izan da bigarren edizio honetako irabazlea. Nepalen, elefante baten gainean jasotako irudia bidali digu, elefanteak ura botatzen ziharduela jasotako irudia hain zuzen. Elefantearen gainean errekatik bainua hartu eta Nepaleko Chitwan Parke Nazionala ikusteko aukera izan zutela aipatu du Lorek. Momentu ona eta argazki berezia lortzeagatik saritu du epaimahaiak. Landetxe batean asteburupasa irabazi du, zorionak!

 

 
 

 

 

{mosimage}Pedri Letek bidalitako argazki albumak aipamen berezia jaso du. Etiopian oporretan, etiopiarren bizimodua erretratatu zuen eta bidalitako argazki gehienak bertako bizimoduaren isla dira. Pedrik bidalitako argazki albuma, albumik ederrena izendatu du Kontrargik.

 
 
 

 

 

{mosimage}Jon Zabalak bidalitako bi argazkiak original moduan izendatu ditu epaimahaiak eta honek ere aipamen berezia izan dute. Airean jasotako erretratuak bidali dizkigu Jonek.

 

 
 

 

 

Kontrargikoentzat maila oso ona izan da aurtengo edizioan. Guztira hamabost parte hartzaile izan ditu lehiaketak eta hogeita hemeretzi argazki jaso ditugu. Epaimahaiaren ustez, denek lortu dute udako momentu inbidiagarria edo goxoa jasotzea. Aurtengo lehiaketan pasai ikusgarri ugari bidali dizkigute, baita gune gogoangarriak ere. Txikienen pozak, udako koloreak, bidaiak… “Ni baino hobeto daguana txarri galanta” izenburuarekin bat egin dute parte hartzaile denek. Zorionak eta mila esker argazkiak bidaltzeagatik!!

 

Hemen jasotako irudi guztiak:


{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage} 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}