{mosimage}Arabako parajeez disfrutatzeko aukera izan zuten Euskal Mendizale Federazioak eta Gasteizeko Iturriberri mendi taldeak antolatutako XXV. Umeen Mendi Itzulian parte hartu zutenek. Lagranetik hasi, Toro Mendatea igarota, Laguardian bukatu zuten mendi itzulia, guztira 4 orduko ibilbidea. Pago eta haritz artean mokadu goxoak banatu zizkieten eta helmugan dantzariak zain izan zituzten, baita merienda goxoa eta puzgarrik ere.
Ikasturteko lehen irteera honetara Soraluze Mendi Taldeko 91 lagun batu ziren. Ateri egin zuen egun guztian eta eguzki izpiak tarteko, giro ederrean igaro zuten eguna. Irudian, herriko mendizaleak Laguardian.