Egia, aitortza eta erreparamendua aldarrikatu dute Oroimenaren Egunean

plaentxia_com 2012ko ira. 24a, 18:36

Gerra Zibilean gertatutakoaren inguruko egia osoa ezagutzeko beharra azpimarratu zuten Irailaren 22ko ekitaldian. Adierazpena irakurri zuten udaletxean ordezkatuta dauden alderdi guztien izenean. Irudia: Jende ugari batu zen ekialdira. Argazki gehiago barruan. Juanma Berrueta.

  {mosimage} 

 

 

 

 

 

 

 

 

Arratsaldeko 20:00etan hasi zen Soraluze 1936 Lan Taldeak eta udalak Oroimenaren Egunean antolatutako ekitaldia. Dantzariak aurreskua dantzatu eta krabelina eskeini ostean udaletxeko ordezkariek adierazpen instituzional bateratua irakurri zuten:

 

-       Argi daukagu erregimen demokratiko baten aurka egindako estatu golpe arbuiagarriak eragin zuela 36ko gerra. Horren atzetik 40 urteko diktadura frankista etorri zen. Garai horietan gertatu ziren giza eskubideen urraketen ahanztura da biktimen minaren iturburua eta min horiek demokrazia urratzen duten itxi gabeko zauriak izaten jarraitzen dute gaur egun. 

 

-       Urte guztiotako isiltasuna hausteko gizarteak gero eta pauso gehiago ematen dihardu eta behar beharrezkoa deritzogu bide horretan jarraitzeari.

 

-       Dei egiten diogu gizarteari, alderdi politikoei eta erakundeetako ordezkariei 1936ko gerra eta gerra osteko sufrimendua aitortu eta egia osoa jakin arte lanean jarraitu dezaten, horrekin batera, biktimei justizia eta erreparamendua bideratzeko behar diren pausoak emanez.

 

-       Gure herrian bakerako bidean pauso itxaropentsuak ematen dihardugun honetan, Gerra Zibiletik itxi gabe gelditu diren zauriak itxi eta elkarrekin bakean eta askatasunean bizitzeko oinarriak sendotzeko aukera daukagu. Berriz horrelakorik gerta ez dadin eta elkarrekin benetako bakean eta askatasunean bizi ahal izan gaitezen.

 

Horren ostean, Imanol Ubeda kantariak Bide Ertzeanen Non dira? Diskoko hiru kantu jo zituen.

 

Ekitaldiaren amaieran, urriaren 7an Elgetan egingo den martxan parte hartzeko deia egin zuten Soraluze 1936 Lan Taldeko ordezkariek. “Osasuna, maitasuna eta askatasuna izan deila danondako“ esanez amaitu zen ekitaldia.

 

{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage} 
{mosimage}