1936ko Irailaren 22an Frankoren aginduetara zeuden erreketeek herria okupatu zuten. Gerra osteko urte askoan jai eguna eginez gogoratu zuten gertakaria garai hartan agintean zirenek. Ihaz lehen aldiz, Soraluze 1936 lan taldeak proposatuta udalak egun hori Oroimenaren Egun izendatzea erabaki zuen aho batez. Horrekin batera, urtero oroimen eta aldarrikapen ekitaldia antolatzeko konpromisoa ere hartu zuten.
Hori dela eta, zapatu honetan Oroimenaren Eguneko ekitaldia antolatu du Soraluze 1936 Lan Taldeak. Egun guztian zehar gerrako testigantzak izango dira ikusgai Plaza Zaharrean egokituko duten gunean. Gerran erregimen demokratikoaren alde borroka egin zuten. Ekitaldi nagusia iluntzeko 20:00etan egingo dute Plaza Zaharrean bertan. Udaletxeko ordezkariek adierazpen instituzionala irakurriko dute eta ondoren lore eskaintza egingo dute. Horrekin batera, gerraren inguruan idatzitako kantuak ere izango dira, Bide Ertzean taldeko Imanol Ubeda kantariaren ahotik.
Soraluze 1936 Lan Taldeak dei egin nahi die soraluzetar guztiei Oroimenaren Egunean parte har dezaten, "garai itxaropentsu hauetan gertatutakoaren inguruko egia osoa jakin eta justizia eta erreparamendua bideratzeko pausoak emateko eskariarekin bat egitera".
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |