Jokin Oregi: “Haurrak eta helduak, bardin gozatuko dabe “Alabatxo” ikuskizunian”

plaentxia_com 2012ko ira. 18a, 17:11

Jokin Oregik idatzi eta zuzendutako “Alabatxo” antzezlana zapatuan taularatuko dute 18:00etatik aurrera, Zinean. Nagusiei zor zaien errespetua lantzea du helburu lan honek, ume baten esperoan, pertsona nagusi batekin bizi den bikote baten istorioa ardatz hartuta. Aipamena: Joxe Ramon Soroiz aktore ezaguna da obrako protagonista.

 

 

 

 

{mosimage}Oregiren esanetan, teatro gestualaren lengoaia erabiliaz clown-a eta drama nahasturik, gizakion alde solidarioenak, humanoenak azpimarratzeko asmoz ekoitzi dute “Alabatxo” ikuskizuna. “Gizartian nagusi zein gazte, danak, biharrezko eta inportantiak garala azpimarratu nahi izan dogu. Nagusixak kontuan hartzen dittuan gizartia, gizarte aberatsagua dala, alegia”.

 

{mosimage}Haurrei begira ekoitzitako lana bada ere, familia osoari zuzentzeko helburuarekin datoz Soraluzera. “Gure taldian lanak publiko infantilian kokatzen dira baina gu familixa osuari zuzentzeko asmuakin ekoizten dogu. Haurrak eta helduak, bixak  bardin gozatzia nahi dogu, bakoitza bere ikuspegi propixotik, jakina. Gauza haundixa da ama eta alabia alkarrekin barrezka edo hunkituta ikustia”.

 

{mosimage}Ilusioz aurkeztuko du zapatuan lana herriko Zinean: “Soraluzen aurkeztia gauza haundixa da neretzat, hunkitu egitten naben aurkezpena da neretzat, benetan. Etxian naguala sentitzen dot”. Istorio berriak kontatzeko gogoz, Marie de Jonghen konpainiarekin proiektu berrietan buru-belarri murgilduta dago Oregi “hurrengo proiektuei formia emoten dihardugu, apurka-apurka. Marie de Jonhhen nahixa horixe da, kontatzeko zerbait daukagun bittartian aurrera jarraitzia”.

 

 “Alabatxo”k Ikuskizun Onenaren saria jaso du aurten FETEN, Gijonen egiten den Haurrentzako Arte Eszenikoen Europar ferian. Oregik idatzi eta zuzendutako lan bat saritzen duten hirugarren aldia da hau. 2008an "Zer duzu negarrez Marie?" antzezlanak Ikuskizun Onenari saria jaso zuen; 2010ean "Robot Maitea"-k Interpretazio Onenari saria jaso zuen. Hiru antzezlanak Marie de Jongh konpainiak babestuta zuzendu ditu.

 

Sarrerak leihatilan salgai:

Zapatuan bertan jarriko dituzte sarrerak salgai, Zineko leihatilan, antzezlana hasi baino ordu erdi lehenago. Haurrek euro bat ordaindu beharko dute, nagusiek bi euro.

 

Sinopsia:

 Ana Meabe, Javier Renobales eta Jose Ramon Soroiz aktoreek interpretatutako lana da “Alabatxo” ikuskizuna. Laida eta Martinen bikote harremana kontatzen da. Haur baten. Bikoteak buruan duen gauza bakarra haurraren etorrera da baina Laidaren aitak, umore petralekoa bera, ez du bikoteak duen ilusioaren arrastorik Laidak haurra galtzen duen arte. Orduan aita eta alabaren arteko harremana leuntzen hasiko da…

 

"Alabatxo" / "Querida hija" (MARIE de JONGH) from TARTEAN teatroa on Vimeo.

Informazio gehiago:

 

Marie de Jongh konpainia: www.marieteatro.com/introEusk/

FETEN: http://feten.gijon.es/