{mosimage}Ofizioa afizio bihurtu duen margolari honek azken hilabeteetan ekoitzitako hamabost koadrok osatuko dute erakusketa. Diziplina zehatzik ez badu ere Euskal Herriko paisaia ilunak ditu inspirazio iturri eta horren eraginez, erakusketan, paisaien irudikapenak gailentzen direla dio: “Nere lanan oinarrixa naturia da, naturako kolore eta paisajiak inspiratzen nabe. Soraluzeko egunsentixak be esanahi berezixa dauka neretzat, lanbrua, misterixua…”.
{mosimage}Azken urteetan koloreen, egituren eta mugimenduen arteko nahasketak egiten trebatu da eta emaitza kiroldegiko erakusketa aretoan jarriko du ikusgai: Bizitza bizitzeko eta ikusteko modua da neretzat artia, kolorien eta egituren arteko armonixia. Ikusliari koadruari begira geratu eta hausnartzeko aukera eskaini nahi dotsat eta barrenian sentimenduren bat sortzen bajako, lana ondo egin doten seinale izango da”.