Euskaraz berba egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak batzeko programa da Berbalaguna. Astean behin batzen dira ordubetez, paseoan, kafetegian, parkean… berbetaldi bat egin eta euskaraz egiteko. Parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea da.
Joan zen ikasturtean hogeitik gora soraluzetarrek hartu zuten parte eta aurten ere jarraituko dute gehienek. Irailean hasiko dira berbataldeetan batzen, batzuek goizez eta beste batzuek arratsaldez, asteko egun ezberdinetan. Berbalagun berriak egiteko kanpaina ere irailean egingo dute eta urriaren 12ra arte izango da aukera izena emateko.
{mosimage} Joan zen astelehenean egindako bilera.
{mosimage} Berbalagunetako batzuk uda aurretik egindako aurkezpenean.
{mosimage}
Izena emateko moduak:
Pil-pilean Euskara Elkartea
943751304
Soraluzeko AEK
943751434
Udaleko Euskara Zerbitzua
943753043
Oharra: Pil-pilean Euskara Elkarteko Arrate Gisasola izango da egitasmoaren koordinatzailea.