Marraskilo Tourren VI. edizioa irailaren 29an

plaentxia_com 2012ko ira. 12a, 14:45

Herriko mendigainak zeharkatzen dituen mendi itzuliaren seigarren edizioa irailaren 29an izango da. Mendizaleak goizeko 6:00etan abiatuko dira Plaza Barritik eta mendiz mendi 35 kilometroko ibilbidea egin ostean, eguerdiko 15:00ak inguruan, bazkaria egingo dute Plaza Barrixan.

 

 

 

 

{mosimage}

Aurtengo ibilbidea honakoa da: Plaza Barrixa - Sagar Erreka – Topinburu – Gallastegitorre – Krabelinaitz – Txurruken – Atseden txaboleta – Karakate – Ezozibidea – Plaza Barrixa.

 

 

Izen-ematea internetez egin daiteke

Etxetik izena eman nahi dutenek www.kirolprobak.com webgunean dute horretarako aukera, aurrena, Kutxako 2101 0062 1601 2187 1321 kontu korrontean diru sarrera eginda (bazkideek 10 euro ordainduta, gainontzeko parte hartzaileek 15 euro).

Datozen asteetan Mendi Taldekoen egoitzan (Pil-pilean Euskara Elkarteko bulegoetan) ordainketa zuzena egiteko aukera eskainiko dute. Martitzen eta eguenetan jasoko dituzte eskakizunak, 19:30etik aurrera.

 

Soraluzeko Mendi Taldea:

soraluzekomenditaldea@gmail.com

943 751304