Irailean kiroldegiko zerbitzuetan izango diren izena emateko epeen berri eman digu Maria Gallastegi kirol teknikariak. Gainerakoan spining, aerobik, pilates, dantza, gap-bosu, fit-boxing, karate, aquagym, helduendako igeriketa, 3. adinekoendako jarduerak... mantenduko dira irailetik aurrera ere.
{mosimage}
UMEEN IGERIKETA IKASTAROAK
Kiroldegiko umeen igeriketa ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira. Izen emate epea irailaren 19an bukatuko da. Umeak 3 urte eginda eduki behar ditu izena ematerakoan.
Taldeak eta ordutegiak ume bakoitzaren mailaren arabera antolatuko dira, eta talde hauek ikaskuntza eta garapen egoki bat eduki dezaten ordainketa hiruhilabetekoa izango da (63 € abonatuak eta 84 € ez abonatuak) izen emateak hiru aldiz zabalduko dira ikasturte osoan zehar: irailean (urria, azaroa eta abenduko kurtsorako), abenduan (urtarrila, otsaila eta martxorako) eta martxoan (apirila, maiatza eta ekainerako). Behin izena emanda dagoena horrela jarraituko du bajan ematea nahi duela esaten ez badu, azken hau beti hiruhilabete bakoitzaren aurretik.
Talde bakoitzaren ordutegiak irailaren 24ean argitaratuko dira kiroldegian. Norbait ezin bada ikastarora joan kiroldegiko harreran esan behar du irailaren 30a baino lehen.
Ikasturtea hastearekin batera Udal Ludotekan izena emateko bigarren aldi edo epea zabaltzea erabaki du Udalak. Hortaz, orain artean izenik eman ez duten 5-14 urte bitarteko neska-mutilek irailaren 10a eta 14a bitartean eman ahal izango dute ludotekan izena. Urteko kuota 40 eurokoa da eta horretarako baldintza betetzen dituzten familiek hobari edo deskontua eskatu ahal izango dituzte. Izen-ematea ludotekan bertan egin ahal izango da arratsaldez, 5etatik 8etara.
{mosimage}
Informazio gehiago behar izanez gero:
Kiroldegiko harrera
Ordutegia: 8:30-21:30
Telefonoa: 943752466
María Gallastegi Aizpurua
Soraluzeko kirol teknikaria
943752466 kirola@soraluze.net