Barixakuan sutea izan zen San Andresen

plaentxia_com 2012ko ira. 9a, 02:05

Sua Zabaleta baserriko zelaian gora zabaldu zen pinadiraino. Bertan itzali zuten auzotarren eta suhiltzaileen laguntzarekin.

Zabaleta baserrikoek goizaldean piztu eta ustez itzalita laga zuten sua berpiztetik sortu zen sutea. Arratsaldeko 15:00ak aldera zabaldu zen sua Zabaletako zelaian gora eta auzotarren laguntzarekin eragozten ahalegindu ziren arren, sua Txitxikua izeneko lursailean dagoen pinadiraino heldu zen. Zorionez, pinadiaren erdialdera dagoen errepideak suaren bidea eten zuen eta auzotarrek eta suhiltzaileek sua itzali ahal izan zuten.

 

Azkenean ez zuen suak garrantzi handiko kalterik sortu inguruan, hala ere, Zabaleta baserriko pertsona bat Mendaroko erietxera eraman behar izan zuten, sutearen ostean izandako eroriko baten ondorioz.  

 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.