Haurrak izango dira barixaku arratsaldeko protagonistak eta txistorra janaren ostean mus txapelketak nagusien trebeziak jarriko ditu jokoan. Buruhandiak, herri bazkaria eta janari lehiaketak ere ez dira falta izango. Herri bazkarirako tiketak Asigor eta Edurtza tabernetan, Mari Mar harategian eta Criado frutadendan daude salgai, 5 eta 10 eurotan.
EGITARAUA:
IRAILAK 14, BARIXAKUA:
17:30ean jaietako SUZIRIA, trikitilariek girotuta.
18:00etan umeentzako JOLASAK.
19:00etan TXISTORRA jana.
22:30ean MUS txapelketa. Izen ematea 10 euro bikoteko.
IRAILAK 15, ZAPATUA:
12:30ean BURUHANDIAK eta TRIKITILARIAK.
13:30ean TOKA eta IGEL TXAPELKETA. Paella prestaketa.
14:30ean HERRI BAZKARIA. Izen ematea irailaren 12a baino lehen.
16:30ean TUTE txapelketa.
17:00etan umeentzako JOLASAK.
19:00etan GORRITI eta bere ABEREEN ikuskizuna.
22:30ean DJ Sergio eta DJ Apa.
Atsedenean ITXAFLERO jaurtiketa.
IRAILAK 16, DOMEKA:
12:00etan TXISTORRA jana eta PATATA TORTILA lehiaketa.
12:30ean HERRI JOLASAK.
13:00etan Patata tortila lehiaketako SARI BANAKETA.
Jarraian, TOKA BEREZI jaurtiketa. Izen ematea: euro 1.
15:00etan jaien AMAIERA.